Pribatutasun politika

Bertsio hau indarrean dago 2021eko uztailaren 13az geroztik.

Zuk www.sansebastianbiarritz.com/ domeinua duen webguneko (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) erabiltzaile gisa ematen dizkiguzun datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen ditu, oro har, Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean “PRIBATUTASUN POLITIKA”), baita WEBGUNEAren bidez uneoro eskura daitezkeen zerbitzuen erabiltzaile gisa ematen dizkiguzun datu pertsonalena ere. Hori guztia, WEBGUNEAN eskuragarri dauden atal, formulario edo zerbitzu jakinetan informazio egokia emateko eta, hala dagokionean, zure baimena eskuratzeko helburuz ezarritako aurreikuspen espezifikoei kalterik egin gabe.

Posible da PRIBATUTASUN POLITIKA moldatzea, legediaren, jurisprudentziaren eta/edo administrazioaren arloko berritasunetara egokitzeko, edo WEBGUNEAK barne hartzen dituen produktu eta zerbitzuetara egokitzeko, betiere zure eskubideak eta interesak aintzat hartuta.

Dena den, baliabide tekniko egokiak jarriko ditugu zure eskura, PRIBATUTASUN POLITIKA eskuratzeko modua izan dezazun, datuen babesaren arloan aplikagarria den araudiaren arabera kontuan izan behar ditugun informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.

 

1. Zein da zure datuen Tratamenduaren Arduraduna?

Honako erakundeak (aurrerantzean, “ERANTZUNKIDEAK”) izango dira zure datuen Tratamenduaren Arduradunak, erantzunkidetasunez eta haien arteko akordioan oinarrituta:

2. Nola eskuratzen ditugu zure datuak?

ERANTZUNKIDEOK tratatu beharreko datuak zuk zeuk ematen dizkiguzu, WEBGUNEAN zehar nabigatzen duzunean eta/edo kontsulta bat egiteko mezu elektroniko bat bidaltzen diguzunean.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAREN berri eman diozula eta aurrerago azalduko ditugun helburuetarako ERANTZUNKIDEEI haren datuak emateko baimena jaso duzula bermatu behar duzu.

3. Zer datu mota tratatzen ditugu?

WEBGUNEAN nabigatzen ari zaren bitartean, zurekiko harremana formalizatzeko erabiltzen ditugun formularioen bidez eta/edo posta elektronikoaren bidez ematen dizkiguzun datuak tratatzen ditugu.

Zehazki, datuen kategoria hauek tratatzen ditugu:

4. Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zerk legitimatzen gaitu?

Hauek dira zure datu pertsonalak tratatzearen helburuak:

Gogoratzen dizugu, datuen tratamendua zuk emandako baimenean oinarritzen bada, edozein unetan baliogabetu dezakezula baimen hori, modu askean eta dohainik, 7. atalean adierazten diren baldintzetan.

5. Nori komunikatzen dizkiogu zure datuak?

Ez dizkiegu zure datuak hirugarren erakundeei komunikatuko, legearen aginduz ERANTZUNKIDEAK horretara behartuta dauden kasuetan izan ezik (adibidez, Zerga Administrazioei, Justizia Administrazioari edo beste Administrazio Publiko batzuei).

Ez da aurreikusten zure datuen nazioarteko transferentziarik egiterik.

6. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, bildu ditugun helbururako beharrezkoak diren bitartean gordeko ditugu datu pertsonalak, zuk aurrez zure baimena baliogabetzen ez baduzu edo datuak ezabatzeko eskatzen ez baduzu. Behin helburu hori beteta, behar adina denbora gehiagoz gordeko ditugu, ERANTZUNKIDEEK aintzat hatu beharreko betebehar legalak betetzeko.

Nolanahi ere, ERANTZUNKIDEEK datuak arazteko barne-politikak dituztela jakinarazten dizugu, haien eskuetan dituzten datu pertsonalen kontserbazio-epeak kontrolatzera bideratuak. Hortaz, bildutako helbururako beharrezkoak eta/edo egokiak izateari uzten diotenean ezaba daitezke datu horiek.

7. Zein dira zure eskubideak?

Datuen babesaren arloan aplikagarria den araudiak zure datu pertsonalen inguruko hainbat eskubide ematen dizkizu, datuen tratamenduan zehar erabil ditzakezunak. Hauek dira zure eskubideak:

Halaber, datuen tratamendua zuk emandako baimen batean oinarritzen bada, edozein unetan baimen hori kentzeko eskubidea duzu, eta horrek ez dio kalterik egingo baimena kendu aurretik baimenean oinarrituta egindako datuen tratamenduaren bidezkotasunari.

Eskubide horiek baliatzeko eta/edo zure baimena kentzeko, idatzizko eskaera bidali behar diezu ERANTZUNKIDE guztiei. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu helbide hauetara:

Azkenik, jakinarazten dizugu erreklamazio bat aurkez dezakezula eskumena duen Kontrol Agintaritzan (Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa-AEPD Espainian, eta Informatikaren eta Askatasunen Batzorde Nazionala-CNIL Frantzian), bereziki, zure eskubideak baliatu ezin izan badituzu. Haien webguneen bidez jar zaitezke harremanetan Agintaritza horiekin: www.aepd.es eta www.cnil.fr.

8. Segurtasun-neurriak

ERANTZUNKIDEEK, uneoro, modu guztiz konfidentzialean tratatuko dituzte zure datuak eta haiek sekretupean mantentzeko agindua beteko dute. Datuen babeserako arloan aplikagarria den araudian aurreikusitakoaren arabera tratatuko dituzte datuak, eta beharrezko neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartuko dituzte zure datuen segurtasuna bermatzeko eta honakoak saihesteko: datuak baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo eskuratzea. Horretarako, kontuan hartuko dituzte teknologiaren egoera, gordetako datuen nolakotasuna eta aurrean dituzten arriskuak.

9. Cookieen politika

Horrez gain, WEBGUNEAK Cookieen Politika bat duela jakinarazten dizugu. Esteka honen bidez irakur dezakezu.